Hauxe duzue
nire ikastaroen txokoa


Este es
el sitio de mis cursos

Nire web 2.0 jauzi

Nire web 2.0






NIRE LAN-IBILBIDEA

Nire lan-ibilbiderik luzeena hizkuntzen irakaskuntzari lotuta dago; hain zuzen ere, 16 urte eman ditut helduen euskalduntzean, goi-mailetan bereziki, Europako Hizkuntzen Erreferentzia Markoko C1 eta C2 mailan ematen (EGA eta 4HE). Donostiako LEGAZPI 6 euskaltegian aritu naiz zeregin honetan eta ikastaro batzuk Mondragon Unibertsitatearen ardurapean eman ditut.

Lan horrek aukera eman dit didaktikan sakontzeko. Esperientzia luzea dut ikas-materialak sortzen eta egokitzen, horietako batzuk argitaratzeko eta beste asko nire lankideek erabiltzeko, eta horixe da gustukoen dudan arloa.

Bestalde, oinarri teorikoan sakontzeko egin dudan ahaleginaren emaitza nagusia da euskaltegiko Curriculum Proiektuan izan dudan partaidetza, eguneroko eskolak eta Eusko Jaurlaritzaren Oinarrizko Curriculum Dokumentua uztartzeko aukera paregabea eskaini baitit.

2004. urtean hasi nintzen EHUn lanean. Hiru urtez aritu naiz Didaktika eta Eskola Antolakuntza Sailean, Filosofia eta Hezkuntza Zientzien Fakultatean, eta orain Hizkuntza eta Literaturaren Didaktika Sailean dihardut Gasteizko Irakasleen Unibertsitate Eskolan. Irakasgai hauek eman ditut unibertsitatean orain arte:
  • Hezkuntzaren Teknologia, enborrezkoa, Pedagogiako 2. mailan.
  • Curriculum y Áreas Disciplinares, hautazkoa, Psikopedagogian.
  • Elaboración de Proyectos Curriculares, hautazkoa, Pedagogiako 2. zikloan
  • Lengua Española y su didáctica, enborrezkoa, Lehen Hezkuntza esparruko 2. mailan
  • Español para estudiantes visitantes (Erasmus), oinarrizko maila. Aukera askekoa.
  • Lengua española III. Esperientzia-geletan.
  • Lengua y Literatura I. Esperientzia-geletan.

Irakaskuntza lan horiez gain, ikerketa lanetan hartzen dut parte. Oraingo proiektuak:

  • iKIDE, EHUko MOODLE plataformaren garapenerako taldekide: irakaskuntza lanetarako euskarri gisa erabiltzeko ikaskuntza plataformako administrari, ikertzaile eta formatzaile
  • CREANOVA (Creative Learning and Networking for European Innovation): europar erakundeen arteko elkarlan proiektua, sormenaren eta berrikuntzaren arteko lotura ikertzeko hezkuntza- eta enpresa- inguruneetan. LifeLong Learning Programa, Hezkuntza, Ikus-entzunezko eta Kultur Agentzia. 2009-2012
  • Jakintzaren elkar-eraikuntza eta ikaskuntzarako foro birtualaren ebaluazioa: hurbilpen kuantitatiboa eta kualitatiboa. Eusko Ikaskuntzaren proiektua. 2008-2009
  • BASTRAKIN SL enpresako administratzaile. e-learning zerbitzuen arduraduna
  • IKASBIDE Ikastolako IKTetako kanpo aholkularia: web gunearen diseinuaz gain, irakasleen formazioaz arduratzen naiz eta zuzendaritza-taldearen aholkulari lanak egiten ditut

AMAITUTAKO AZKEN IKERKETAK:

  • COVCELL (Cohort-Oriented Virtual Campus for Effective Language Learning) proiektu europarreko kide: Moodle-en garapena hizkuntzen irakaskuntzari aplikatua. Bi urteko goi-mailako inpaktuko ikerketa, Islandiako Unibertsitatearen koordinaziopean (2006-2007). http://www.covcell.org
  • PREST Proiektua (Profesionalen Berariazko Komunikazio Gaitasunen Garapenari Etengabe Laguntzeko Baliabide Telematikoak). I+G+B proiektua, Gipuzkoako Foru Aldundiak eta EHUk finantzatua eta hainbat enpresa pribaturen laguntza (2007). http://www.euskaraztrebatzen.org
  • Del debate presencial al vídeo-forum virtual: Bilakaeraren Psikologiaren edukien aurrez aurreko irakaskuntza eta ikasgelaz kanpokoa integratzen bideo dokumentalaren bitartez (2007). Hezkuntza Berrikuntzarako Proiektua, EHU
  • ECTS kredituak eta Eskolaz Kanpoko Jarduerak: Hezkuntzari lotutako titulazioetan kredituen plangintza eta kudeaketa egiteko egoeraren analisia eta proposamena. Hezkuntza Berrikuntzarako Proiektua, EHU. (2005)




Bakarrizketan jauzi

Bakarrizketan


Nire esteka gogokoenak / Mis enlaces favoritos jauzi

Nire esteka gogokoenak /
Mis enlaces favoritos