Tesian zehar jasotzen ditudan interesatzen zaizkizu?

Tesian zehar gauza asko aurkitzen dira han eta hemen, gero tesian sartzen direnak edo agian ez.

Hau ez da nire tesiaren bloga, baina bai tesiaren idazkeran praktika hartzeko erabiliko dudana. Tesia euskaraz egingo dut eta nire iturriak, erreferentziak, adibideak gaztelaniaz eta ingelesez daude gehienak.

Tesia bai, baina zertaz?

Hori, a ze galdera! Erantzuteko moduan egoten naizenean, idatziko dut blog honetan bertan. Komunikazio gaitasunaren inguruan ariko naiz, zehatzago komunikazio gaitasuna goi-hezkuntzan. Komunikazio gaitasun hori ingurune birtualekin lotu nahi nuke eta idazkera formala eta foroetako partaidetza alderatu.

Gainera, jakin nahi nuke orain ditugun tresna informatikoek noraino lagun dezaketen testuen ebaluazio automatikoan edo erdi-automatizatuan. Horretarako, hizkuntza corpusak, hizkuntza naturala eta prozesatzaileak miatzeko asmoa dut.

Ikusiko dugu nondik nora joateko aukera dudan azkenean!

Nolanahi ere, ongietorriak zarete hona apropos edo nahigabe iritsitako guztiok.

This entry was posted in Ebaluaziorako Tresnak. Bookmark the permalink.

Leave a Reply

Your email address will not be published. Required fields are marked *

*

You may use these HTML tags and attributes: <a href="" title=""> <abbr title=""> <acronym title=""> <b> <blockquote cite=""> <cite> <code> <del datetime=""> <em> <i> <q cite=""> <strike> <strong>