Ainhoa Ezeizaren gogoetontzia

Kfé Innovación-ek batera deitzen ditu Sevilla, Getxo, Lleida eta Bartzelonako lagun berritzaileak.

Hiriari buruz mintzatzeko topaketak 

Kfé Innovación topaketa-formatua da, 2010. urtean Kpacita. SCAko jendearen ekimenez Sevillan sortu zena, eta honakoak ditu oinarrizko zutabe: elkarrizketa, ekintza eta lankidetza. Bihar, martxoaren 15ean, 18:00etatik 20:00etara, lau hiriren arteko aldibereko topaketa egingo da: Sevilla, Getxo, Lleida eta Bartzelona, eta bertan hiri-proiektuei buruz mintzatuko gara elkarrekin.

Kfé Innovación

Baina, zer jo dezakegu hiri-proiektutzat?

Hiritartasuna sustatzeko proiektuak dira, hiritarrek sortuak eta hiritarrentzat. Azken batez, proiektu hauetan ahaleginak egiten dira bizitza errazagoa egiteko, xumeagoa, eta horretarako hainbat bide erabiltzen dira.

Geure buruari galdetzen diogu ea zer egin dezakegun denon artean gure hiriak hobetze aldera, gure ingurunea, gure egunez eguneko zereginak. Horixe egingo dugu, ba: jende sustatzailearen ideiak trukatuko ditugu eta saiatuko gara ekintza koordinatuetara heltzen topaketara joango diren lagun guztien artean.

Gainera, Twitterren #kfe03 etiketa jarraitzen duten lagunek ere hartuko dute parte eztabaidan eta ekintzako proposamenetan, eta aukera horrek bideratuko ditu bertara joaterik ez daukaten lagunen ekarpenak.

Uneotan agortuak daude jarlekuak Getxon eta Sevillan, eta entzute handiko pertsonak egongo dira bertan: Getxoko alkatea –blog eta twittertzale gisa–, Sevillako Unibertsitateko ikerketa taldeak edo nazioartean aditu diren lagunak, besteak beste, Chris Pinchen, CityCamp y PodCamp-eko antolatzaile eta P2P Fundation-eko kide.

Kfé Innovación-ek dagoeneko hurrengo aldibereko deialdia gauzatzen dihardu; izan ere, hiri askok nahi dute parte hartu. Horretarako hauxe baino ez da beharrezkoa: ekitaldiaren koordinatzaile izango den lagun bat. Guztiz doakoa izango da partehartzaile guztientzat.

Hona hemen biharko topaketaren koordinatzaileak: Getxon Mikel Agirregabiria eta ni neu, Lleidan Isabel Sala, Bartzelonan Patrick Davenne eta Sevillan Eraser (Juan José Calderón) eta Israel Sánchez. Antolakuntza Orokorrean, Marga Ojeda eta Chris Pinchen.

Kfé debate 


Babeslea: Caja de Badajoz
Laguntzaileak: Contenedor Cultural (Sevilla), Cafetería Laie (Barcelona), Los Tamarises jatetxea (Getxo), Ateneu Popular de Ponent (Lleida).
Informazio guztia: www.kfeinnovacion.com

 

Ekitaldiaren dinamika

Getxorako izena eman duzuenok Tamarises High Tech Hotelean elkartuko gara. Artikulu honetan azaltzen ditu Mikel Agirregabiriak leku honen zergatiak eta beste informazio interesgarri batzuk. Lekurik gabe geratu zaretenok hurbildu nahi baduzue, bilera-gelaren inguruan leku atsegina duzue berriketa informalerako: sofak, kafetegia... Hortaz, eztabaida-taldeak parte hartu gabe ere, aktiboki jarrai dezakezue bertatik. 20 laguneko tamaina dinamika errazteko izan da batik bat.

Harrera arratsaldeko 17:30etan izango da, ongietorriko kafe-cocktail batekin. Hartara, 18:00etarako denok prest egongo gara hiri arteko lehen konexioa egiteko. Lehenik, saioaren testuingurua aipatu eta bertaratutakoek euren burua aurkeztuko dute labur-labur. Gainerako hirietan dauden pertsonak ikusi ahal izango ditugu webcam bidez (teknologia gurekin txintxo portatzen bada, behintzat).

Ondoren, egoitza bakoitzak bere eztabaida hasiko du.  Eztabaida guztiak bideoz grabatuko dira, nahi duenak ondoren ikusi eta eztabaidan segitzeko. Blog honetan emango dugu eztabaidaren berri. Honakoak izango dira, pausoz pauso, eztabaidaren ardatzak:

1) e-demokrazia. Erabaki politikoetan parte hartzeko modu berriak. Sareak hauteskundeetan eta haratago. Nola alda ditzakete sare sozialek egungo hauteskunde-sistema? e-demokraziarekin zerikusia duten proiektuak.
 
2) Hiritarron partaidetza. Hiriko partaidetzari lotutako dinamikak aktibatzeko proiektuak, hirietan eta auzoetan garatzen ari diren proiektuak, proiektu sozialak, kulturalak, politikoak... hiria bizi duten pertsonentzat irekiak.
 
3) Metropoliaren garapenerako eta mugikortasunerako ereduak. Garapen inklusiboa sustatzen duten proiektuak, auzo eta inguruko hirien konexioa errazten dutenak, barneko mugikortasuna eta hiriartekoa. Hirigintza iraunkorra eta auzo biziak. Auzoak aktibatu eta ikusgarriak egiten dituzten proiektuak.
 
4) Hiri gizatiarrak eta solidarioak. Auzoko elkartasuna bultzatzen duten proiektuak, pertsonen integrazioa errazten dutenak: iritsi berriak, adin, jatorri, sexu, joera politiko, erlijio... desberdineko pertsonak elkar ezagutu eta harremanetan jartzeko proiektuak. Proiektu ludikoak, hiria atsegina izan dadin bultzatzen dutenak, kirola sustatzen dutenak...
 
 
Eztabaidaren amaieran, ondorioak atera eta gainerako egoitzekin partekatuko ditugu. Nolanahi ere, prozesuan zehar Twitterrekin oso erne ibiliko gara. #kfe03 hashtagari hiriaren etiketa gehituko diogu, hiri jakin bateko proiektuak aipatzeko (adibidez, #kfe03 #donosti, edo #kfe03 #bcn). Twitter konturik ez baduzu, hemen duzu eztabaida segitzeko eta parte hartzeko aukera: http://www.kfeinnovacion.com/kfe03/
 
 
Eztabaida ez da hemen amaituko, noski.  Hau hasiera baino ez da izango. Helburua da hiritarren arteko elkarlana abiatzea, lehenik hitz eginez eta horren bitartez, elkar ikusi eta koordinatzeko bideak aztertzea. Espero dezagun dena ondo joatea eta hurrengoan hiri gehiagorekin batera konektatzea.
 
Blog honetan bertan izango duzue kronika aste honetan zehar. Lehenagoko sarrerak ere irakur ditzakezue, nahi baduzue:
 

Kfé Innovación: Un café, mil ideas. Kafe bat, hamaika ideia. Bartzelona - Getxo - Sevilla - Lleida konexioa. #kfe03 

Hiri-paisaiak, paisaia-hiriak: Donostia konexion #kfe03

 
 

Add comment


Security code
Refresh


Webgune hau Creative Commons lizentziapean da CC-by-sa 2014 Ainhoa Ezeizaren gogoetontzia. Zenbait eskubide erreserbatuta.
Joomla! GNU/GPL lizentziapeko software librea da.

Gai nagusiak

Twitterren

Bizitzen... eta Twitter erabiltzeari uzten ;-) @ainhoaeus

ainhoaeus - zaintzak - cuidados
 

Kontu "ofiziala" (euskaraz): @ainhoaezeiza

@ainhoaezeiza, photo by @otxolua

 

Webgunearen Lizentzia

Creative Commons License

Crowdfunding

Trust and create

by Denise Carbonell on Flickr CC-by

"Trust and create"
Denise Carbonell on Flickr - CC-by

Irakurrienak

RSS jarioak

feed-image Feed Entries

Hezkuntza eta Hizkuntza

Musika pixka bat

La literatura es un tesoro

Proiektuen Mazedonia

Nor dabil?

68 bisitari ditugu eta ez dago kiderik online

Liburuetatik Ikasten

Podcast