Ainhoa Ezeizaren gogoetontzia

Webgunearen Lizentzia

Creative Commons License

Nire Twitter: @ainhoaeus

http://www.twitter.com/ainhoaeus

Musika pixka bat

Nor dabil?

Orain 20 bisitari On line

Podcast

Puntuazioa erabili: / 0
TxarraOna 

Moodle eta Hizkuntzen I(ra)kaskuntza: Moodlemoot Spain'09, Agora guneko topaketa

 

Aurtengo Moodlemoota aurrekoetatik desberdina izan da: ohiko hitzaldiak erabat murriztu dira (beno, Ludoren ezinbestekoa izan ezik, noski) eta lau eratako jarduerak izan dira: tailerrak, mahai-inguruak, Moodle Doktorea eta trukaketarako agora guneak. Ez naiz orain hasiko dena azaltzen, nire asmoa zen horretaz ikide.org webgunean idaztea eta hala egingo dut arazo teknikoak konpondu bezain laster (teknologia egoskorra izaten da zenbaitetan!)

Trukaketarako Agora gune horietariko bat hizkuntzen irakaskuntzari buruz hitz egiteko hartu genuen. Dagoeneko saretxo bat antolatzen ari gara urtero moodlemootetan topatzen garen hizkuntz irakasleok eta hori oso pozgarria da. Aurten hiru aurkezpen-azalpen eman ditugu lehen saioan eta saio gehigarri bat eskatu genuen denbora faltan geratu ginelako beste aurkezpen-azalpen bat entzuteko.

 

Lehenik, Carlos González Casaresek Hook Up! esperientzia azaldu zigun. Hizkuntzak ikasteko Europako Campus bat da eta moodle erabiltzen dute ikastaroak kudeatzeko. Ideia da Europako hizkuntza ofizial guztiak ikasi ahal izateko gune bat eraikitzen joatea, gutxienez A1 eta A2 mailan, mugikortasuna bultzatzeko asmotan (ikasleen mugikortasuna, batik bat). Kontua da halako proiektuetan zaila dela ados jartzea eta azkenean, partner guztien artean diseinu bateratua lortzeko modu bakarretakoa dela moodle materialak eskegitzeko erabiltzea. Nire ustez, oraindik asko ikasi behar dugu online ikastaroen dinamizazioaz, bai tutorearen begietatik, bai ikaslearen jarreraren aldetik; bitartean, errazkerian erortzeko arriskuan egongo gara, elkarreragina alde batera utzi eta liburu moduko planteamenduak egingo ditugu. Eta gure gainetik daudenek erabaki behar badute, orduan gure gainetik dauden pertsonak konbentzitu beharko ditugu ikuspegi malgua izan dezaten online ikastaroen diseinuan.

 

Bere ondoren, Mònica Castanyer eta Montse Paradera aritu ziren azaltzen nola erabiltzen duten Moodle Lehen Hezkuntzako ingeles proiektuak kudeatzeko eta garatzeko. Lehenagotik ere segitzen nituen eta beste behin hitzik gabe utzi naute. Bereziki gustatu zitzaidan foroak nola erabiltzen dituzten: ikasleak euren eguneroko bizitzako ohiturak kontatzen ez dira oso motibatuak sentitzen eta horregatik, fantasiazko edo fikziozko pertsonaia baten eguneroko ohiturak idazten dituzte (adibidez, Doraemonen eguneroko bizitza) eta gero elkarri galderak egiten dizkiote informazioa zehazteko. Horrez gain, asko gustatu zitzaidan 13 Rue del Perceberen elkarrizketak grabatzeko lana. Horrez gain, mixbook erabiliz ipuinak idatzi eta marraztu ondoren argitaratzen dituzte, baita "erantzungailu automatiko batean mezua grabatzea", egoera desberdinak emanez. Aurkezpena ikus dezakezue hemendik jaitsiz (bisitari  gisa sar daiteke): http://www.moodlemoot.net/mod/forum/discuss.php?d=115

 

Entzuten gustura nengoen ba, baina nire txanda iritsita bi proiekturen inguruko aurkezpena egin nuen:

1) EGA azterketa prestatzeko Maite Goñi, Andoni Tolosa eta hirurok elkarlanean egindako gunea eta aurtengo erronka (euskaraz): http://www.egela.aek.org/course/view.php?id=47

2) Atzerritarrei gaztelania irakasteko gunea, Paul Reyburn-ekin batera  garatzen ari naizena (gaztelaniaz): http://ainhoaezeiza.edumoot.com/course/view.php?id=4

Helburua izan da elkarlanerako bi adibide ematea, konplikazio handirik gabe gara daitezkeen bi ekimen. Izan ere, elkarlana zenbaitetan korapilatu egiten da erakundeartekotasun ofiziala korapilotsua izaten delako; baina irakasleartekotasuna askoz eskuragarriagoa eta eraginkorragoa izan daiteke

Hauxe duzue ekimen hau azaltzeko erabilitako aurkezpena (ekimena aurkezteko prentsaurrekoan erabilitakoaren azalpena, Andoni Tolosa, Maite Goñi eta hiruron artean diseinatutako aurkezpenaren egokitzapena):



Gaztelania lantzeko gunea online konektatu nuen. Espazioa irekita dago gonbidatuentzat eta berez, munduko edozein ikaslek har dezake parte. Hala ere, ez da online ikastaro bat, aurrez aurreko irakaskuntzaren euskarri baizik. Ikasleak klasera datoz astean hiru egunetan, 1h30'ko saioetara, eta gainerako egunak dituzte plataforman proposatzen zaizkien jarduerak eta ariketak egiteko. Dena azaldu gabe, hiru ideia azpimarratu nahi nituzke:

 

1) FOROAK: Ikasleek ez diote zentzu handirik ikusten foroetan bere klasekideei idaztea baina bai ezagutzen ez dituzten beste ikaskide batzuentzat idaztea. Horregatik, ikastaro honetan, Donostia eta Gasteizko ikasleak elkartu ditugu birtualki. Hartara, harreman birtuala pittin bat sendotzean bisita turistiko baten aitzakiaz aurrez aurre ezagutu eta truke birtuala sendotzen jarrai daiteke. Gomendatzen dizuet ikusteko foroan ikasleak idazten ari diren mezuen kalitatea, gehienek irailaren amaieran gaztelaniaz ezer edo ia ezer ez zekitela kontuan hartuta.

2) ASTEROKO LANA: Ikastaroaren diseinua ahalik eta sinpleena izan behar da. Ikasleei 20 esteka eskaintzen badiegu badakigu ez dutela inon klikatuko, horregatik ideia nagusia da astero bizpahiru esteka eskaintzea, bideotxo bat eta foroan idazteko gai bat. Astea pasatzen denean, aurreko asteko lana liburu batera pasatzen da eta lan berria eskaintzen zaie ikasleei. Horrela, moodle-ren lehen orriaren nabigazioa errazten da, garbitzen.

3) MOODLE ETA SARE SOZIALAK: aurtengo Moodlemootean hainbatetan aipatu den gaia izan da, nola uztartu moodle erabiltzea eta kanpoko beste tresna batzuk. Alde batetik, inportantea da ikasleak "babestuta" egotea, alegia, ikaskuntza-plataforma batean ari direnean, garbi dago ikasle direla eta ikasteko daudela; inguru formala eskaintzen zaie lanerako. Baina ez du zentzu handirik gaur egun espazio itxietan lan egiteak. Horregatik, gure moodle ikastaroa irekia izateaz gain, bi elementu integratu ditugu ikastaroan:
- Twitter: #aprendesp etiketa jartzen hasi nintzen eta beste pertsona batzuk animatu dira erabiltzera. Horrela, ikastarora "haize freskoa" sartzen da, aurpegi berriak, irakasle gonbidatuak... Search blokerako scripta aurkikuntza bikaina izan da niretzat. Zoritxarrez, bilaketak ezabatzen dira, baina elkarlana sustatzeko tresna ona da. Etiketek eta bilaketek elkarlanerako aukera politak zabaltzen dituzte.
- Facebook: jarraitzen dugu aurreko postean aipatutakoarekin: Facebook bikaina da topaketa informaletarako eta batez ere aurreko urteetako ikasleak eta ikasle berriak harremanetan jartzeko.


Imaginatuko duzuen bezala, denbora faltan ibili ginen (berritsuak gu, jeje) eta hurrengoei denbora jateaz gain (glups!) beste espazio bat hartu genuen Martí Quixalen proiektuaren berri izateko. Oso interesgarri egin zitzaidan, pasiloetan aritu ginen elkarlanerako bide posibleen bila, ze nire tesiaren parte bat egiteko beharbada elkarlanean aritu gintezke. Ez nintzen, baina, bere aurkezpenera joan Moodle Doktorearekin bainengoen arazo tekniko bat konpontzen, baina uste dut interes handiko bide bat jorratzen ari dela. Antzeko lan batzuk ezagutzen ditut eta sakonki aztertu beharko ditut aurreraxeago tesiari bete-betean heltzen diodanean. Hemen duzue bere aurkezpena:

 

 

Uste dut oso saio emankorra izan dela. Hizkuntzen i(ra)kaskuntzen esparrua oso zabala da eta urtero ikusten eta ikasten ditugu esperientzia interesgarriak. Datorren urtean gehiago... baina ez hobeto, ezinezkoa da eta ;-)

 

Comentarios
Añadir nuevo Buscar RSS
+/-
Escribir comentario
Nombre:
Email:
 
Website:
Título:
Código UBB:
[b] [i] [u] [url] [quote] [code] [img] 
 
 
:angry::0:confused::cheer:B):evil::silly::dry::lol::kiss::D:pinch:
:(:shock::X:side::):P:unsure::woohoo::huh::whistle:;):s
 
Por favor introduce el código anti-spam que puedes leer en la imagen.
Anónimo |2009-11-16 16:36:29
¡Hola Ainhoa!

Gracias por el resumen del espacio agora que hemos dedicado a lenguas. A mí también me pareció muy fructífero, especialmente por la diversidad de proyectos que se presentaron y las diferentes formas de hacerlo.
Del tuyo me quedé con la buena impresión de lo que puede llegar a dar de sí Moodle, del de Mònica y Montse de sus originales ideas para las tareas con los alumnos y de Martí con la ambiciosa idea del Feedback automático para la corrección de contenido.
Por la parte de Hook up!, lo que apuntas es exactamente lo que expuse yo como peligros que estamos tratando de evitar en el proyecto. Pero hay uno que es el fundamental: el quedarse atrapado en la herramienta. Tú ya sabes que yo no soy un incondicional de Moodle. Nuestra idea es usar Moodle como lo que es... "una plataforma para". Suena obvio pero... quizás no lo es tanto. Hace poco leí una entrada en el blog de Zaid que lleva los tiros por ese lado: http://zaidlearn.blogspot.com/2009/11/moodle-is-airport-not-total-solution.html Moodle no es una solución total. Por ese lado también me gustó en la Moodlemoot las "perversas" ideas de David en su "Dilema de la apertura", que por mucho que diga él sí que llego al público (es decir nosotros :-): http://www.nodosele.com/blog/2009/11/11/%C2%BFque-pasara-con-moodle-dentro-de-unos-anos/

Ya me enrollé bastante, me quedo con tu RSS y te sigo,
agur!

Carlos
Ainhoa |2009-11-17 10:33:40
¡Hola Carlos!

me alegra mucho que me comentes, tenía algunas dudas sobre cómo explicar tu presentación.

La verdad es que estoy de acuerdo en lo que dijiste y las dificultades que tenéis son bastante comunes en los cursos online. Sigo pensando en que mientras no se fomente un modelo de aprendizaje participativo (en todas las áreas de conocimiento) los estudiantes van a seguir pidiendo "libros" o materiales y van a interactuar poco aun cuando los tutores traten de dinamizar el proceso. Queda mucho trabajo por hacer.

Lo de moodle vs. web 2.0 sigo sin verlo como un vs. Creo que el contexto virtual de cada herramienta es diferente y que eso tiene implicaciones en la forma de interactuar y de comunicar, por lo que en enseñanza de lenguas deberíamos combinar diferentes contextos virtuales y presenciales.

En cualquier caso, voy a seguirle la pista a vuestro proyecto que tengo una cierta tendencia hacia los proyectos europeos (me gusta sufrir, jeje). Se aprende mucho de las negociaciones interculturales y transnacionales.

Un abrazo

Azken berriak