Proiektuak: egindakoak eta egiten ari naizenak

 

Hemen duzuen informazioa teknikoa da. Proiektu hauei buruzko nire ikuspegi subjektiboaz gehiago jakiteko, ikus "Nire esperientzia proiektuetan" atalean.

 

ORAINGO PROIEKTUAK

  • CREANOVA europar proiektua (Creative Learning and Networking for European Innovation), Europar Batasuneko LLLeko zazpigarren Programa Markoaren barruan. Hezkuntza, Ikus-entzunezkoak eta Kulturaren Agentzia, Europar Batasuna. http://www.creanova-project.eu/
    • Iraupena: 36 hilabete
    • Nire zereginak:
      • Ikerketa: proiektuaren marko teorikoan parte hartzea,praktika onenen identifikazioa eta balidazioa koordinatzea
      • Web-antolaketa: proiektuko web-tresnen ezarpen-estrategia eta dokumentazioaren kudeaketa garatzea. Moodle plataforma kudeatzea lan-taldeak eta proiektuko kideak koordina daitezen. Praktika Onenen datu-basea antolatzea. Proiektuko webgunean aholkularitza

  • iKide Sarea:   Euskal Herriko Unibertsitateko irakasleek osatutako sare ez-formala, Moodle eta antzeko tresnak zabaltzeko, irakaskuntzan integratzeko, irakasleak motibatzeko eta aholkularitza emateko sarea http://www.ikide.org
    • Iraupena: 2004. urtetik hona
    • Koordinazio-taldea: Floren Fernández Marzo, Mikel Garmendia Mujika, Angel Pérez Manso, Ainhoa Ezeiza
    • Formatzaile-dinamizatzaileak:
      • Gipuzkoako Campusean: Mikel Garmendia, Angel Pérez, Floren Fernández
      • Bizkaiko Campusean: Julio García García de los Salmones, Pedro Flores, Asier Aranzabal, Jose Luis Ayastuy
      • Arabako Campusean: Gontzal García, Iker Ros, Karle Olalde, Jose Angel Ortega, Ainhoa Ezeiza
    • Nire zereginak:
      • Moodle eta irakaskuntzaren euskarrirako beste tresna batzuk bultzatzeko, formazioa emateko eta irakasleei laguntzeko sarea eraikitzea eta zabaltzea
      • Unibertsitateko irakasleak, LHko IKT dinamizatzaileak, enpresak eta irabazi asmodun eta asmo gabeko elkarteak formatzea plataformak eta beste tresna batzuk ikaskuntza-prozesuetan integra ditzaten
      • Irakaskuntza-berrikuntzarako ekimenak sustatzea eta orientatzea formazio-egintzaren ondorengo laguntzaren bitartez.
      • IKTak eraginkor erabiltzeko aholkularitza ematea hainbat proiektutan
      • Irakasleen partaidetza sustatzea elkarlanerako eta elkar-formaziorako sareetan
      • Urteroko Moodle Elkartrukerako Esperientziak antolatu eta koordinatu - MoodleMoot Euskadi

  • Ebaluazio psikodidaktikoa unibertsitateko foro birtualetan: komunikazio-gaitasunaren ebaluazio kuantitatiboa eta kualitatiboa. Tesi-proiektua. Euskal Herriko Unibertsitatea, UPV/EHU
    •  Iraupena: 2009-2011
    • Zuzendaria: Santiago Palacios Navarro doktorea
    • Doktoretza-programa: Psikodidaktika

 

AMAITUTAKO AZKEN PROIEKTUAK

  • COVCELL (Cohort-Oriented Virtual Campus for Effective Language Learning). Socrates-Minerva Programa. Europar Batasuneko Hezkuntza batzordea. Hizkuntzen ikaskuntzan elkarreragina eta komunikazioa errazteko bideak eraikitzea. http://www.covcell.org ,http://moodle.org/course/view.php?id=31
    • Iraupena: 24 hilabete, 2005-2007
    • Garapen teknologikoak: Moodle plataforman instalatzeko komunikazio sinkronikorako moduluen garapena (pluginak): Presence blokea, audio-bideo txata, arbel partekatua, Nire Moodle orriaren garapena. Java, Red5 eta garapen propioak GNU lizentziapean
    • Irakaskuntza-ikerketa: nazioarteko inkesta hizkuntza- ikasle eta irakasleei behar teknologikoak biltzeko, garapenen aplikazio didaktikoaren diseinua eta aplikazioa ikasgelan
    • Nire zereginak:
      • Ikertzaile: nazioarteko ikasle eta irakasleen beharrak aztertzea eta ondorioak erauztea
      • Formatzaileen formatzaile: hizkuntz irakasleak formatzea moodlen eta modulu berrien erabilera tekniko-didaktikoetan
      • Software egiaztatzaile: garatutako moduluen bertsio desberdinak testatzea eta akatsak jaso eta jakinaraztea garatzaileei
      • Proiektuaren hedatzaile: hizkuntz irakasleen komunitateari eta moodle erabiltzaileen komunitateari proiektuaren berri ematea jardunaldietan, kongresuetan eta foro birtualetan

  • La co-construcción del conocimiento y la evaluación del foro educativo virtual: una aproximación cuantitativa y cualitativa: Inguru birtualen ebaluazio psikodidaktikora hurbiltzeko jasotzen diren datuen analisia eta datuen bilketa sistematizatzeko egindako azterketa. Eusko Ikaskuntza
    • Iraupena: 12 hilabete
    • Datuen prozesamendua: Moodleren MySQL datu-basea migratzea SPSSan analizatzeko, NVivo programak lagundutako analisi formala
    • Nire zereginak:
      • Ikertzaile: marko teorikoa eraiki, berrikusitako bibliografiaren laguntzaz gaitasun komunikatibo eta sozialen ebaluaziorako irizpide-panela egin, kategoriak aplikatu NVivo-ren laguntzaz, datu estatistikoak aztertu eta ondorioak erauzi, emaitzak hedatu biltzarretan eta aldizkari zientifikoetan

  • PREST proiektua (Profesionalen Berariazko Komunikazio Gaitasunen Garapenari Etengabe Laguntzeko Baliabide Telematikoak): Profesionalen komunikazio-gaitasunen azterketa teorikoa eta baliabide telematikoak garatzeko irizpide nagusiak zehaztea. I+G+B Proiektua. Gipuzkoako Foru Aldundia, UPV/EHUko Gipuzkoako Campusa, hainbat enpresa pribatu
    • Iraupena: 12 hilabete 2007-2008
    • Euskarri teknologikoak: Moodle plataforma, Joomla CMSa
    • Nire zereginak:
      • Aholkulari tekniko-didaktikoa: hainbat IKT tresna alderatu eta ikuspegi tekniko-pedagogikotik aztertu. Proiektuaren ezaugarrietarako egokienak proposatu. Profesionalen berariazko komunikazio gaitasunen garapen etengabean laguntzeko baliabide telematikoak garatzea. Irakasleentzako aholku tekniko-didaktikoak dituen gida idatzi. Proiektuko atal tekniko-didaktikoa idatzi.
      • Ikertzaile: bizitza osoan zeharreko ikaskuntzari buruzko dokumentuak aztertu eta proiektuko xedeei egokitutako dokumentua idatzi

Add comment


Security code
Refresh

Informazio gehigarria