Nitaz

Loiuko aireportuan, 2008

Ainhoa naiz, irakasle eta ikertzaile. Hitz potoloak bi hauek.

Nire arloak: hizkuntzaren didaktika, komunikazio gaitasunaren garapena, irakasleen formazioa, hizkuntzen irakaskuntza, e-ikaskuntza, psikodidaktika, eta IKTen erabilera.  Hauek ere, hitz potoloak oso.

 

Oraingoz, Euskal Herriko Unibertsitatean nabil lanean, Hizkuntza eta Literaturaren Didaktika Sailean, Donostiako Irakasleen Unibertsitate Eskolan (2009tik). Lehenago, sail berean Gasteizko Irakasleen U. Eskolan (2007-2009) eta aurretik, Didaktika eta Eskola Antolamendu Sailean izan nintzen Filosofia eta Hezkuntza Zientzien Fakultatean Donostian (2004-2007).

 

Unibertsitatean hasi aurretik, 16 bat urte eman ditut Donostiako Legazpi 6 euskaltegian (1991etik 2007ra) eskolak ematen, ikas-materialgintzan, curriculum proiektua garatzen eta didaktika eta ebaluazio batzordeetan.

 

Hori da, behintzat, nire kontratuek diotena. Horrez gain, proiektu eta zeregin askotan nabil lanean. Asko ikasi dut Euskal Herriko Unibertsitateko iKide talde-sareari esker, talde honetan hasi bainintzen irakasleen formazioko etapa berri batean, zeinetan asko ikasi nuen eta askotariko diziplinetako pertsonak ezagutu nituen neure unibertsitatean.

 

Europar proiektu pare batean parte hartzeko zortea izan dut: COVCELL, Reykiavic-eko Unibertsitateak lideratua, eta CREANOVA, neronek koordinatu nuena; proiektu honetan ikaragarri ikasi nuen nazioarteko ikerketa proiektuen koordinazioaz eta kudeaketaz.

 

Gaur egun, Komunikazio Gaitasunaren Ebaluazioa Ingurune Birtualetan Goi-Hezkuntzan izeneko tesia amaitzear naiz (euskaraz) eta espero dut laster aldatzea lerro hauek eta "amaitutako proiektua" dela esan ahal izatea ;-)

 

Nitaz gehiago jakiteko, sar zaitez webguneko beste atal batzuetan eta kuxkuxeatu pittin bat. Ongietorria zara.

 

Add comment


Security code
Refresh

Comments   

 
Iñaki Rodrigo Etxebarriarteun
+1 #1 irakasleentzat irakasle baten beharraIñaki Rodrigo Etxebarriarteun 2014-09-16 14:28
Kaixo Ainhoa:
bigarren hezkuntza eta Lanbide Heziketa eskaintzen duen ikastetxe baten zuzendaria naiz. , Aurten, gure prestakuntza jardueren artean, irakasle talde bat metodologia aktiboetan lanean dihardutea gustatuko litzaidake, eta gainera Hezkuntza Sailak deialdi bat atera du kontu honetarako; baina horretarako hezitzaile, dinamizatzaile, orientatzaile,. ..behar dugu. Ezagutzen duzu norbait horretan laguntzeko prest egon daitekeenik? Helburua izango litzateke talde horretako irakasleen artean proiektu edo material batzuk sortzea (irakasleen arabera noski)
Agian gehiegi eskatzen ari naiz, baina egia esan, ez dakit nondik jo.
Eskerrik asko.

Iñaki Rodrigo Etxebarriarteun
Quote
 
 
Ainhoa
0 #2 Er: irakasleentzat irakasle baten beharraAinhoa 2014-09-16 17:18
Kaixo Iñaki:

Lehenik eta behin, eskerrik asko blogaren bitartez ni kontaktatzera
animatzeagatik!

Zurekin harremanetan jartzen saiatu naiz baina eposta bueltan etorri zait. Nahi baduzu, jarri nirekin harremanetan posta elektroniko honen bidez eta hitz egingo dugu:

Ondo izan,
Ainhoa
Quote
 

Informazio gehigarria