Ainhoa Ezeizaren gogoetontzia

Webgunearen Lizentzia

Creative Commons License

Nire Twitter: @ainhoaeus

http://www.twitter.com/ainhoaeus

Musika pixka bat

Nor dabil?

Orain 47 bisitari On line

Podcast

Puntuazioa erabili: / 3
TxarraOna 

Ikaskuntza formalek lagundutako ikaskuntza informalak

Ikaskuntza komunitarioan oinarritutako ikaskuntza pertsonalizatua

 

Ekainaren 15ean Moodlemoot Euskadi 2012 egin zen, Derioko Txorierri Politeknika IkastegianHETELek antolatuta. Kasualitatez, egun horixe hautatu zen #kfe06 ekimenerako eta horregatik, pentsatu genuen Mertxe J. Badiolak eta biok Moodlemoot programaren barruan integra genezakeela. Aurreko kfeetan hiritarrak, hiri ekimenak, ikasle-irakasle nahasketak bultzatzeko ahalegina egin ondoren, oraingoan asmoa zen normalean kféetan parte hartzen ez zuten irakasleekin eztabaida sortzea.

 

http://www.kfeinnovacion.com/

#kfe06 #mooteu12 Derio

Koordinatzaileak: @mertxejbadiola@ainhoaeus 

 

Pentsatu bezala, irakasle-hezitzaile-formatzaileak elkartu ginen 15:00etatik 17:00etara, eta aurkezpenaren ondoren, sei gai (galdera) proposatu genituen bi taldetan banaturik eztabaidatzeko. Gure helburua zen ideiak patxadan trukatzea, eztabaida lasaian, eta zorte ona izan genuen arlo desberdinetan aritzen ziren pertsonak elkartu ginelako: Lehen Hezkuntzan, Lanbide Heziketan, irakaskuntza ez-formalean, unibertsitatea, online irakaskuntzan...

Moodlemoot Euskadi 2012 - Derio (Bizkaia)

Dokumentu honetan dituzu galderak eta bertan aipatutako ideia batzuk. Dokumentua editatzeko moduan dagoenez, gonbidatuta zaude zure ideiak jartzera (erantzun anonimoa izan daiteke). 

 Txorierriko HETELen #mooteu12 David & @jqueralt argitasun... on Twitpic 

Josi Sierraren argazkia Twitpic-en 

 

Hona hemen neure ikuspegia, galderen zergatia edo erantzunen ildo nagusiak:

 

  • Zertan lagun dezakegu irakasleok sarean gertatzen den ikaskuntza sakonagoa izan dadin? Zein izan liteke geure ekarpena internet denborapasa hutserako gune bat baino gehiago izan dadin? Susta dezakegu garapen pertsonala, soziala, intelektuala areagotzen duten jarduerak eta ikerkuntzarako grina piztekoak maizago egin daitezen?
    Haur eta gazte askorentzat bilatzaile nagusia ez da Google, Youtube baizik. Interneten denbora gehiena bideoak ikusten ematen dute. Adibidez, dokumental moduko bideo on batek 50.000 bisita baino gehiago lortzea oso arrakastatsutzat jotzen da. Esaterako, adsfmovie-ren bideo batzuek 33 milioi bisitatik gora dituzte. Telebistaren fenomeno bera errepikatzen ari gara interneten? Hainbeste 2.0 azkenean "zabor-telebista"tik "zabor-youtube"ra pasatzeko? Irakasleok ez dugu horretaz arduratu beharrik?

  • Nola erraz dezakegu ikaskuntza formaletik informalerako igarobidea, eta alderantziz? Egiten ditugun ikaskuntza/hezkuntza ekimenetan, zertan ari gara laguntzen pertsonek ikaskuntza-aukerak balia ditzaten?

    Irakasleok normalean ikasleek ikasi beharrekoaz kezkatzen gara baina ez hainbeste ikasleek ikasten ikas dezaten. Ulergaitza egiten zait nolatan unibertsitatean jarraitzen duten irakasle gehienek manualak edo fotokopia-multzoak banatzen. Orain, plataformetan, gauza bera egiten da: ikasleek behar dituzten materialak eskaintzen zaizkie. Aurreko etapetan, testuliburuekin egiten da lan eta jakintza-arlo gehientsuenetan, selektibitateak markatzen duena eta soilik markatzen duena ematen da eta ikasleak ez du aukera askorik informazioa bilatzeko edo askotariko baliabideak erabiltzeko (adibidez, youtube-ko bideo interesgarriak). Gutxienez, autoikaskuntzarako arrastoak eman beharko genizkieke.

    Horrez gain, interneten sareetan eta foroetan daude ikaskuntza-gune kolaboratiboak. E-ikaskuntzak segitzen du banakakotasuna azpimarratzen, e-ikaskuntza "pertsonalizatzen" eta hartara, autoikaskuntzaren eredurantz jotzen da. Hori ez da, berez, txarra, baina bai oso pobrea, ze bakarka ikasteko ez da ingurune birtualen beharrik, nahikoa da manual bat erostea edo interneten nork bere kabuz bilatzea. Ikasle-multzoa talde eta gero sare bilakatzea izan beharko luke joera, elkarri laguntzeko ohitura hedatuz eta ez soilik zalantzak argitzeko, baita dakiguna kontrastatzeko eta aberasteko ere. Horregatik, "zalantzen foro" klasikotik haratago jo behar da (gainera, foro hauetan irakaslea izan ohi da erantzuten duena, kasu gehienetan).

    Esango dut nire kasuan, ikasleei informazioa bilatzen, hautatzen eta partekatzen irakasten diedala, hitz gako egokiak bilatzen eta bilaketa-sistema eta tresna desberdinak erabiltzen. Horrez gain, sakontzen ari diren gaien inguruan eztabaidatzen dute foroetan eta elkarren arteko ebaluazioa eta laguntza aurreikusita dago. Horrekin, espero dut autonomoagoak izatea eta eraginkorragoak (nahiz eta kosta egiten den Google-ren lehen emaitzatik haratago joan behar dutelakoaz konbentzitzea).

  • Formaletik, nola lagun diezaiekegu ikasleei ikaskuntza-sareak era ditzaten? Zein da gure zeregina ikasleen sareekiko?
    Ikasleen adinaren arabera. Unibertsitatean (eta segur aski Lanbide Heziketan ere bai), onuragarriena da ikasleak geure sare profesionaletan sartzen joatea, gutxienez bidea erakustea. Hizkuntzen irakaskuntzaren kasuan, beharbada nahikoa da etiketa bat adostea (Twitterren esaterako) eta berau erabiltzen irakastea, ikasleak euren artean saretzeko eta hizkuntza horretan aritzea sustatzeko.

    Gainerakoan, irakasleok jarraitzen dugu pentsatzen zerbait irakasteko zerbait hori behin eta berriz praktikatu behar dela, baina ez du zertan hala izan. Sareetan ikasteko gaitasuna eratzeko ez da beharrezkoa ikasleen Tuentietan sartzea; inportanteagoa da ikasteko grina piztea, euren kasa eta parekoekin nola ikasi erakustea eta prozesua behatzea, nola lagun dezakegun ikusteko. Ikasleei ikasbidea erakustea garrantzitsuagoa da euren sareetan "muturra sartzen" ibiltzea baino.

  • Komeniko litzateke erakundeek edo hezkuntza/formazio zentroek ikaskuntza informaleko guneak eratzea? Ikaskuntza formal eta informal arteko guneak eratu beharko genituzke? Baten bati interesatuko litzaizkioke halako ikasguneak?
    Une honetan, MOOC (Masive Open Online Courses) horiek dira informal-formal tarteko zerbaiten eredu izan daitezkeenak, eta badirudi interesa piztu dutela (hala ere, jende gehiena jakin-min hutsez sartzen da eta ez du jarraipen handirik, artikulu interesgarri honetan argitzen den bezala - via @eraser @HP_Edu). Antzeko guneak eratu izan ditudanean (edo ditugunean), arrakasta eskasa izan dute eta horregatik, ez nago ziur noraino merezi duen halako aposturik egiteak.

    Koska nagusia akreditazioan datza. Zertarako egin lan, orduak sartu gune antolatu batean (edo erdi-antolatu batean), antzeko zerbait gune formal (edo ez formal) batean eginez gero egiaztagiri bat ematen badidate? Horregatik hasi dira "ikaskuntzaren badgetizazioaz" hitz egiten, batzuk positiboan eta beste batzuk negatiboan (via Octeto). Mozilla-k berak proiektu bat du badge-ekin lotuta: Open Badges.

    Ikaskuntza-sistema hauek zer pentsatu ugari ematen dute. Beharbada, irakasgaien banaketaren eredua erreproduzitzen badugu, alferrik ari gara, baina ikaskuntza-ingurune bereziak sortzen baditugu, zeinetan normalean elkarrekin ikusten ez diren jakintzak lantzeko proposamen berritzaileak egiten ditugun, zerbait interesgarria egin dezakegu eta erakargarria.

  • Nola inplikatzen dira erakundeak? Informalki eratzen duguna "ikuskatu" egin behar dute? Euren irabazpideak "lapurtzen" egongo ginateke, lehia desleialean?
    Eztabaida hau orokorragoa ere izan daiteke: nahi dudana idatz dezaket sare sozialetan, ala nire erakundearen irudiaren onean soilik idatz dezaket? Gero eta handiagoa da erakundeek ezartzen duten presioa sare sozialetan "jarrera egokia" izan dezagun, "identitate digital egokia"ren harripean. Kasu askotan, erakundeek pertsonaren irudi ona baliatzen dute euren irudi ona indartzeko, baina "desbideratzeak" daudenean lanpostua arriskuan geratzen da.

    Beste eztabaida bat da ea nik erakundearen ordainpean egiten dudana libre utzi eta doan eskain ote dezakedan. Edo, demagun hizkuntza irakaslea naizela... zer irudituko litzaioke nire hizkuntz akademiari nire lan orduetatik kanpo doan irakatsiko banu hizkuntza hori? Ez da"desleial"? Erakunde publikoetan gabiltzanok ez genuke horrelako arazorik izan beharko, dagoeneko ordaindu baitu publikoak gure materiala, gure zerbitzua... Baina irabazi asmoa duten erakundeen kasuan, ez dago hori hain garbi, nahiz eta hori gure lanalditik kanpo egin, boluntario gisa.

    Oker ez banago, norberak egiten duenaren jabetza intelektuala norberarena da beti, baina ez ustiaketa-eskubidea... lur arriskutsutan sartzen gara orduan.
  • Zein jarrera izan beharko lukete erakundeek  “open-source learning”, iturri irekiko ikaskuntzarekiko (edo ikaskuntza librearekiko)? Ez liokete gizarteari itzuli beharko irabazten duenaren parte bat, erantzukizun sozial gisa, ikasteko gune informalak eratuz?

  • Hau aurreko galderarekin oso lotuta dator, eta nolabait aldarrikapen bat da. Nire ustez, erakundearen irudiarentzat positiboa da bere langileek borondate hori izatea, bere "derrigorrezko zereginetatik" haratago jo nahi izatea, eta zigortu baino gehiago, gutxienez aukera zabaldu beharko lukete, edo nahiago badute, arautu (zer bai eta zer ez, noiz, nola...). Pauso bat aurrerago, erakundeek berauek eskaini beharko lukete, partzialki bada ere, informalki ikasteko aukera. Adibidez, oso ohikoa da irakasleek euren kasa izatea hausnarketa blogak edo ikasteko aukera eskaintzen dutenak... baina horietatik zenbat dira erakundeen proposamenpean garatutakoak, langilearen lan-orduen barruan sartzen direnak?

 

Beno, hortxe utziko dut. Galdera gehiago erantzunak baino, zalantza gehiago baieztapenak baino. Norbaiti hausnartzeko balioko balio, fenomeno, niri balio izan dit eta.

 

Hona, aurreko kfe-ei buruz blog honetan idatzitako beste artikuluak:

#kfe03: Kafe bat, hamaika ideia. Bartzelona - Sevilla - Getxo - Lleida: Hiri proiektuak.

Hiri proiektuak eztabaidagai: eragile lokalak konektatzen #kfe03 

Hiriari buruz mintzatzeko topaketa #kfe03 

Kfé Innovación #kfe03 eta bere ondorenak: hausnarketa

#kfe04: Hiri hezitzaileak

#kfe04: Hiri hezitzaileak hizpide

#kfe04 #DON: Gipuzkoa, hiri hezitzailea

#kfe04 Donostian #DON: Kronika

#kfe05: Egoitza bakoitzak erabaki du mintzagaia

#kfe05 Donostian: Ikaskidetza Sarea #EAS01 

Comentarios
Añadir nuevo Buscar RSS
+/-
Escribir comentario
Nombre:
Email:
 
Website:
Título:
Código UBB:
[b] [i] [u] [url] [quote] [code] [img] 
 
 
:angry::0:confused::cheer:B):evil::silly::dry::lol::kiss::D:pinch:
:(:shock::X:side::):P:unsure::woohoo::huh::whistle:;):s
 
Por favor introduce el código anti-spam que puedes leer en la imagen.
Julen  - Incluir y no excluir |2012-06-20 05:55:01
Aunque es evidente que hay que leer y releer lo que has escrito porque cada bloque de preguntas da para todo un libro, me quedo con la reflexión global de la importancia de combinar, de sumar, de añadir. Lo formal y lo informal se necesitan y hay que proporcionar espacios para ambos tipos de aprendizaje.
Seguro que esta es la parte bonita del trabajo docente: cómo diseñar esta combinatoria.
Te echo un montón de flores porque creo que lo merece tu artículo: me lo guardo en delicious y lo dejaré de cabecera de muchas posteriores reflexiones.
Gracias por compartirlo, joven :cheer:
Ainhoa  - Re: Incluir y no excluir |2012-06-20 06:01:17
¡Gracias a ti! Lo de joven... la gazte-txartela me caducó hace bastante ;-)

Cierto, cada pregunta lleva a un montón de cuestiones, he tenido que moderarme mucho para que no me saliera demasiado largo el post, pero me han quedado muchísimas cosas en el tintero para posteriores artículos... Pensé en detener el blog hasta leer la tesis, pero si no echo en algún sitio las ideas que me rondan en la cabeza, me va a dar algo.

Incluir y no excluir... eso es, tanto versus... lo comentamos en el kfé. Ahora parece que lo bueno de verdad es lo informal y lo formal es lo que hay que hacer por obligación, pero ese planteamiento discrimina a quienes no tienen un entorno cultural e intelectualmente rico, aparte de otras muchas reflexiones que están hechas en teoría pedagógica que la mayor parte de los guruses no han leído... uy lo que he dicho...

Seguiremos reflexionando ;-)
Álvaro Andoin  - Demostrar haciendo |2012-06-22 19:10:54
Suscribo lo dicho por "julentxu". Te vas para mi delicious Ainhoa.

Así, a vuela pluma, me ha encantado el enfoque de la responsabilidad (ejemplo Tuenti y videos youtube). La que tú tienes con tus alumnos (y contigo). La que yo tengo con mi hijo (y conmigo). Enseñarles lo que nos funciona para que ellos descubran. El para qué sirve y, no solo, el cómo funciona...

Como dijo Jose Luis Goñi de Tecnalia en el curso sobre profesionalidad al que asistí el otro día hay que crear el Master en reconversión humana para el trabajo en equipo". Me pareció muy bueno.


Ainhoa  - Re: Demostrar haciendo |2012-06-25 07:54:32
Gracias, Álvaro, por pasarte por aquí ;-)

Entiendo lo que dices con "demostrar haciendo", aunque desde mi punto de vista el aprendizaje se desarrolla desde múltiples perspectivas, no solo la del modelaje, entre otras cosas, porque nuestros hijos/as no tienen porqué actuar como nosotros/as, algo que nos cuesta aceptar. Es, más bien, en interacción, apoyando los aprendizajes de los niños/as o jóvenes o quien sea a quien estamos intentando ayudar, y aprendiendo también de sus inquietudes.

Como no sé si me he explicado bien... voy con un ejemplo. Mi hijo ahora quiere programar videojuegos. Yo no puedo enseñarle, es más, no quiero enseñarle a hacerlo porque, entre otras cosas, aunque supiera programar videojuegos, él imitaría mi forma de hacer videojuegos. Lo que hago es observar cómo trabaja, cómo se documenta o diseña o trata de programar, y le ayudo a partir de ahí, y además aprendo sobre cómo aprende, cómo diseña...

Es decir, que no por ser niño o aprendiente o estudiante es "receptor". Y muy tontos seríamos los educadores si no aprovecháramos estas interacciones para aprender.

En fin, que ya me he liado otra vez... que yo no soy nadie para decir a los jóvenes cómo tienen que utilizar Tuenti, pero creo que puedo echar una mano para que sean más receptivos/as a aprendizajes complejos o profundos en las redes.

Hausnarketak eta ideiak